Oihaneko herrixkak bizikletaz / Riding alongside the jungle villages

Categories countries, Ecuador

Note: Every article is written in basque and english. Scroll down to read the english version. And if you find any mistake, feel free to correct it.

EUSKERAZ

( 2016/10/28 – 2016/11/09 )

Oihan sakoneko bizimodua pixka bat ezagutu det eta zer pentsa ugari ekarri dit. Natura, momentua bizitzea eta gauzarik sinpleenekin jendea zein zoriontsu bizi den sekula baino argiago ikusi det.

Baños-era itzuli naiz bizikletaren bila, bideari berriz ere ekiteko. Lehenik oihaneko herrixkak zeharkatuko ditut, Puyo, Macas, Laberintos del Chiguaza eta Mendez. Handik, Andeetako mendilerrora igoko naiz berriro, Cuenca, Loja, Vilcabamba eta azkenik, Ecuadorri agur esateko, Macará.

Bidean ezagutzen ari naizen jendeari aipamenik egin gabe ezin dut aurrera egin. Azken finean, bidai honen helburua ez bait da kirol erronka bat gainditzea, kultura, gizartea eta bizitzeko beste modu batzuk ezagutzea baizik. Hego ameriketako errealitate ezberdinek nere burua sakonago ezagutzeko aukera eta denbora eskeintzen didate, bizitzaren gertakariak beste ikuspuntu batzutatik aztertzen lagunduz, eta guztia erlatibizatuz. Otowo, Freddy, Hector, Taremo, Romulo Galarza, Thierry, Diego, Jorge Juan, Angelos, Eddy Jose, Nemonte, Miñemo, malabarista txiletarrak, Cuencako hostal klandestino bateko musikari eta malabaristak, La Paz-eko herrixkan bizi den Carlos etabar luze bat.

Guztiek badute magia berezi bat, guztiek badegu magia berezi bat, begiratzeko eta entzuteko bidea aurkitzen badegu, gauza izugarriak aurkitzen ditugu pertsona bakoitzean. Kasualitatez edo erakarpenez, baino gurutzatzen ditudan pertsona gehienek baikortasuna eta bizi-poza barreiatzen dute eta ilusioz dutena elkarbanatzen bizi dira. Horrelako bidaiek, gure mozorroak eta itsurakeriak alde batera utzi eta inongo beldurrik gabe nor garen azaltzeko aukera ezinhobea eskeintzen digu. Historia, kultura eta bizitzari buruzko elkarrizketa sakon eta interesgarriak izan ditut guzti hauekin. Beste batzuekin elkarrizketak ez dira horren sakonak izan, baino beraien ahots eta begiradek isladatzen zuten zintzotasunak ta goxotasunak, momentua berezia bilakatzen zuen.

Baina ez ditzagun begiak itxi edota beste norabaitera bideratu, guztia ez da horren politta eta epikoa. Zentzu askotan, duela 70 urteko Europa da hego ameriketa. Kultura maila oso behartsua da, alkohola gizartearen txoko guztietan sartua dago, emakumea ez da inondik inora errespetatzen ezta baloratzen ere, erlijio ezberdinek jendea lokartu eta itsutzen dute, narkotrafikoak zer nahi egiten du, kafe on bat lortzea baino errexagoa kokaina lortzea eta klase sozialen arteko desberdintasunak izugarriak dira.

Hala eta guztiz ere, egoera zailenek, pertsonen alderik onena ere ateratzen du. Iragarki batean zioten bezela: “Mundua erotua dago baina gizakia izugarria da”.

Momentuko berriak: 

Azaroaren 10-etik Perun nago. Oraintxe Cuzcon eta gaur, Azaroak 30, bizikleta hartuta Puno aldera joango  naiz. Orain arte Mancora (festa), Huaraz ( mendia) eta Cuzcon (kultura, festa eta mendi ugari) izan naiz.

ENGLISH

2016/10/28 – 2016/11/09

After knowing a bit the life in the jungle, I need some time to process all those amazing thoughts. Now I learnt better than ever how living the present, the nature and the simplest things can make people happy.

Go back to Baños to take my bike back and go on with the trip. First I will ride through the villages alongside the jungle, Puyo, Macas, Laberintos de Chiguaza and Mendez. From there, I will go up to the Andean highlands, Cuenca, Loja, Vilcabamba and at last, Macará, there I will say goodbye to Ecuador.

Hold on! I cannot go further without talking about the people I met in this trip. In the end, the goal of this trip is not overcoming a sporting challenge, but discovering the culture, the society and specially other ways of living. The diverse realities of South America are offering me the chance and time to know myself better, helping to analyze life experiences from another point of view and showing me that everything is relative. Otowo, Freddy, Hector, Taremo, Romulo Galarza, Thierry, Diego, Jorgen Juan, Angelos, Eddy Jose, Nemonte, Miñemo, the Chilean jugglers, the musicians and jugglers from the clandestine hostel of Cuenca, Carlos from the little village of La Paz and many others.

They all have a special magic inside them, we all have. If  we find the proper way to look and listen, we can discover incredible things from each of us. I don’t know if it is just by chance or by magnetism, but the people I am meeting in this trip radiate joy for living and positive feelings. They share the moment with excitement. This kind of trips let us the opportunity to take our masks out, leave aside hypocrisy, showing our real “me” without being afraid of anything. We shared so many interesting and deep stories about life, history and culture with these people, that makes me feel full of happiness. With some others, maybe the topics were not that deep, but even though, their gentleness and love, made the moment special.

But don’t get me wrong! Let us not be naïve and delude ourselves, not everything is that wonderful and epic. In many aspects, South America is like Europe 70 years ago. The education level is very poor, there are incredibly serious alcohol problems, women are not valued and respected at all, different religions anaesthetise and blind the most vulnerable ones, drug traffickers  do whatever, it’s easier to buy cocaine than a good coffee and the differences among social classes are enormous.

Nevertheless, the most difficult situations, can get the best of the human beings. As an advertisement used to say: “The world is crazy but the human being is extraordinary”

Current location and next step: 

Since November 10th I am in Peru. Right now in Cuzco and I will ride today, Nov 30th, towards Puno. So far I have been in Mancora ( party), Huaraz (hiking) and Cusco ( culture, party and hiking).

Isaak Elduaien
Aquí puedes poner algo sobre ti

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *